BILATU

miércoles, 25 de noviembre de 2009

Bideoak iruzkinduz....

1. Bideoa: Multimedia Literacy Digital Story
2
. Bideoa: Moot08


Bi bideo hauek ikusi ondoren hurrengoa ondoriozta dezakegu:

Batetik, txikienen hezkuntzari irekitzen zaizkion ateak dakarten garapena arretaz ikusi behar da. Egia da lehen ezinezkoak ziruditen hainbat gauza gaur teknologia berriei esker posibleak baino bidezkoak direla. Batzuek agian ez diote alde ona ikusiko garapen honi, baina nire ustez, erabiltzen dugun guztia kontuz eta era moderatuan erabiltzen badugu (helburu batzuk planteatuz, geure mugak ezarriz, aurretiko informazioa jasoz...) dena abantailak izan daitezke. Hezkuntzaren esparruaz nago hitz egiten, garapen hau berrikuntza izugarriak ekariko dituelako esparru horretan eta geuk prest egon behar gara erantzuna emateko.
Bestetik, konpetentzia digitalen gaian, zentzu kritikoa, konstruktiboa eta parte hartzailea piztea eskatzen zaigu. Benetan teknologia beriak eta web 2.0 ren erabiltzaileak izanda horiek eskaintzen duten hainbat funtzio ez ditugu betetzen. Hau da, Oinarizko konpetentzia digitalak menperatzeak, aparailuak erabiltzeaz gain, jasotzen ari garen informazioa ulertzean eta nalizatzean datza ere. Horretarako geure buruari galderak egin behar dizkiogu (nork sortu du informazio hau? non dago? nork eramaten du dirua? zer da benetan dohainik eta zer ez?) eta bestalde, informazioa HARTU-> ERABILI-> TRANSFORMATU -> HOBETU -> BUELTATU egin behar dugu, benetan sarean parte hartzeko.

jueves, 12 de noviembre de 2009

BLOGAK HEZKUNTZAN



Geure aiton-amonek ez lukete inoiz pentsatuko zer nolako gizarte informatizatua zetorren gazteak zirenean. Teknologia berriek hainbat baliabide eskaintzen dituzte, ikusi dugun moduan, gizartekide guztien artean informazioa elkartrukatzeko eta , azken finean, komunikatzeko.

Orain arte blog bat nola egiten eta egituratzen den ikasten egon gara. Behin gauzarik oinarrizkoenak ikusita, zein erabilera mota eman diezaiokegun pentsatzean, hainbat erantzun bururatzen zaizkit. Izan ere, blogak dituzten erabilpen ugarietaz gain, hezkuntzan tresna oso erabilgarriak izan daitezke segun zein den gure helburua.

Lehen eta bigarren hezkuntzan, edo zehatzagoak izateko, hizkuntza idatzia menperatzen duten ikasleek, blogetan erabilea mota bat ikus ditzakete. Nire aburuz, bi bide daude:


Lehenengoa da irakasleak sortutako blog batean, ikasleek parte hartu eta eragile bihurtzeaz gain, ikasteko baliabide bezala erabiltzea. Adibidez, irakasgai zehatz batean, ingurunearen ezaguera, irakasleak klasean ikusitakoa birpasatzeko eskemak edota laburpenak igo ditzake, esteka interesgarriak ikasitakoa erreforzatzeko edota gaiarekin erlazionatutako bideo edota jolas interaktiboak eskeini ditzake. Modu horretan, klaseko lanaz aparte ikasleen laguntza iraunkor eta jarraikor bat izango lukete.

Bigarren aukera ikasleek beraiek blog bat egitean datza, guk lasean egin dugun bezala. Gaiari buruzko idazlan errazak egin litzakete, edota euren artean informazioa konpartitu ere, guzti hori ikasketa prozesua indartzeko xedearekin eta irakasleak gainbegiratua beti.

Haur hezkuntzan aldiz, aukerak mugatuagoak dira ikasleek eragile zuzenak izatea nahi badugu, batez ere hizkuntza idatzia dela eta. Hala ere, irakasleak sortutako blog bat hainbat bide ireki ditzake klase barnean. Adibidez, irakasleak jolas interaktibo bilduma sor dezake, baita beste hezkuntzarako baliabide batzuen bilduma (irudiak, fitxak, bideoak, abestiak...). Guzti hori haur hezkuntzan oinaritua, gaiez ala adinez antolatua (adibidez) eta horrela, eskuragarri izango ditu hainbat baliabide bai klasean haurrekin aurrera eramateko (jolas interaktiboak) zein beste egoeretan erabiltzeko, adibidez, gurasoek erabili dezakete haurra laguntzeko baliabide moduan. Irakaslearen tresna moduan, erregistro hori hor gordetzen da eta urtero erabili daiteke, noski, berriztatzeaz gain.

lunes, 9 de noviembre de 2009

ZER DA BLOGA?


Blog (edo weblog) bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da. Blogariak mezuak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak, baina badira talde, elkarte, erakunde eta enpresenak ere. Bertan publika daitezke, askatasun osoz, albisteak, iritziak, poesiak... Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat. Blog gehienak irauteko asmoz sortzen dira baina badira ere gertakizun baten berri emateko sortuak direnak. Blogen aldaera bat mikroblogak dira; hauen bereizgarria da mezuak laburrak direla (gehienez jota 140 karaktere normalean) eta egileak une honetan zertan zaude galderari erantzuteko eginak dira. Mezuak normalean egileak definitutako komunitate batentzat zuzenduta daude. Komunitate horiek - lagunenak, lankideenak...- gizarte-sareak egituratzen dituzte.

Mezuetan testuaz gain argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak ere txerta daitezke. Elementu multimedia hauek web zerbitzari batean kokatu behar dira txertatu (embed) aurretik. Multimedian oinarritzen diren blogak daude: fotoblogak, bideoblogak eta audioblogak (podcast edo deskargatzeko irrati-saio asinkronoak, musikakoak edo MP3 blogak).

Blog bat egiteko bi aukera daude: berariazko editore bat erabiliaz, hala nola Wordpress, sortu eta web-ostatu batetara igo edo blogak editatzeko plataforma bat erabiltzea. Plataforma hauek blog-txantiloiak eskaintzen dituzte eta blogari ostatu ematen diote. Hauetako batzuk doakoa dira, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak plataforma hauetako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu eta idazten hasi daiteke.






lunes, 2 de noviembre de 2009

PROMETEUS: THE MEDIA REVOLUTION






Bideo hau internet eta komunikabideen bilakaerari buruz hitz egiten du, era berezi batean. 2051. urtean bagina bezala hitz egiten du, eta kontatzen dizkigu gai honen inguruan egondako aldaketak. Bilakaera izugarria eta garapen handia erakusten du, lehengo komunikabideak (egunkariak, irratia, telebista...) atzean geratzen dira eta teknologia berriei eta web-ari esker beste sistema bat sortzen da, esperientzian oinarrituta.

Bideoa ikusi ondoren, benetan etorkizunerako datorkigun aldaketa aurreikus dezakegu. Horrela bai kontzientzia hartzen dugu gai honetan hartu behar dugun esperientzia garrantzi handikoa dela. Garapenearen parean egon gara ia beti, hau da, teknologia berriak gure eskuetara heldu bezain laster ohitu egiten gara horietara, beraz, orain ezin dezakegu martxa geldoagoa hartu eta datozen berritapen guztien berri izan behar dugu.

Irakasle bezala, bestalde, paper nabarmena daukagu. Gaur egun haurrek gero eta lasterrago hasten dira teknologia berriekin eta internetekin kontaktuan. Horrexegatik eskolak IKT bere funtzesko sagaitzat hartu behar du. Berdin egin behar du Hezkuntza Sistemak, proiektu, programa eta iniziatiben bidez ikaskuntza prozesu praktiko eta funtzionala bultzatzeko gai honen inguruan.

Guk, irakasle moduan guzti hori lortzen saiatu behar gara, gu ere Hezkuntza Sistemako zati garelako. Baina IKT-ak erabiltzeaz gain, geletan ere beste eginbehar batzuk ditugu. Izan ere, bilakaera oso hau eta bere erabilgarritasuna zalantzan jar daiteke arriskuak ekiditen ez baditugu. Ikasleentzako sare zihur eta arriskurik gabea, lagungarria baina ez kaltegarria, ziurtatu behar dugu hezkuntzan aritzen garenok, eta horretarako ere aplikatu behar izango gara.



INFORMAZIOAREN GIZARTEA


Informazioaren gizartea gaur egungo gaia da. Ikusi dugun bezala gure lanean garrantzi handia izango du eta etorkizunerako gai honi buruz dakigun guztia tresna ezinhobea izango da.



Gizartearen informazioari buruzko datuak jaso ondoren (DELICIOUS KONTUAN IKUSI DITZAKEZUENAK) hurrengo informazioa konpartitzea erabaki dut , hemen klikatuz gero edo estekan klikatuz, dokumentu bat agertuko zaizue. Dokumentu hori, EUSKADI INFORMAZIO GIZARTEAN plana da, Eusko Jaurlaritzak egindakoa. . Plan hau euskal gizartea aro digital berriari egokitzeko ahalegina egiten du eta kultur aldaketaren alde egin eta hiritarren esku jartzen ditu teknologia berriak hauen bizitza kalitatea hobetu, gizartearen oreka handitu eta ekonomiaren balioa indartzeko asmoz.

Helburu hori lortzeko, planari esker programa ezberdinak jarriko dira martxan hiritarrentzat. Horietako batzuk badaude martxan jada, adibidez, Konekta Zaitez programa, Internet guztion esku jartzea helburu duena. Beraz, esan dezakegu mota honetako planak oso lagungarriak direla IKT-ak eta tecnología berriak zabaltzeko gizarteko eremu guztietara.

Bestalde, pasa den astean igondako bideoa berriz jarriko dugu, informazioaren gizartea ondo eta era erraz batean zer den azaltzen duelako.



PLANA:
https://www6.euskadi.net/t32-2286/eu/contenidos/noticia/sociedad_informacion_08/eu_sdad_inf/adjuntos/plan_euskadi_soc_inform_2010_eusk.pdf

lunes, 26 de octubre de 2009

ESTEKAK, Link-ak... saiatzen

Hemen, esteka, link edo hiperbinkuloa sartuko dugu. Horretarako joango gara helbide honetara eta bideo hau ikusiko dugu


.
Honetan, bideo bat sartuko dugu informazioaren gizarteari buruzkoa